MEDIKUNTZA GRADUA EUSKARAZ
Gradu Batzordeak UPV/EHUko Medikuntza Gradurako hizkuntzaren araberako onarpena aprobatu du 2019/20 ikasturterako.
Hemendik aurrera izen-ematean aukera bi agertuko dira: Medikuntzako Gradua (gaztelania) eta Medikuntzako Gradua (euskara), ezinbestekoa izanik azken gradu honetara sartu ahal izateko euskaraz B2 ezagutza maila egiaztatzea aurretiko izen-ematearen berrespena egiterako orduan.
Aurtengo kupoak oraindik finkatu ez diren arren, EHU Sarrera zuzendariak adierazi du Medikuntzan orain dagoenaren antzekoa izango dela aukera bien artean, gaztelaniazko eta euskarazkoaren kupoak batuta.
Beraz, ikasleak zortzi graduak aukeratzen dituenean aukera dezake bata, bestea edo biak. Orientazio azoketan Medikuntzako Fakultatekoek azalpen guztiak emango dituzte.
Informazio gehiago EHUko web-orrian.
Elikagaien Zientzia eta Teknologia:Bideoa Graduaren informazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatika Ingeniaritza
Ingeniaritza Elektrikoa, Mekanikoa,Industria Elektronika etaAutomatika